Aparkatzea
Aparkalekuen berrantolaketa egin du Debako Udalak, herritarren ekarpenak jasota. Herrigunean oinezkoei lehentasuna emanez, bertan erostea sustatuz, bertakoei gune propioak eskainiz... Hori horrela, 2021eko maiatzean indarrean sartuko den TAOn aldaketak egin dira. Bertakoak etxean jaso dituzte txartelak. Udatiarrek, langileek... eskaera egin dezakete.