‘Idi probak 2025’ sariketa, ostiralean, urtarrilak 17

2025ko urtarrilaren 13a‘Idi probak 2025’ sariketa, ostiralean, urtarrilak 17

Sariketa Euskal Jolas pilotalekuan izango da 20:00etatik aurrera; sarrera 20€koa izango da. Deban parte hartuko dute Arroako ‘Etxetxok’, Errezilgo ‘Bixkiak’, Oiartzungo ‘Artolak’, eta Maruri Jatabeko ‘Mendipe Elkarteak’.

Debako Udalak ‘Idi probak 2025’ harri arraste sariketa datorren ostiralen izango dela iragarri du, urtarrilaren 17an,  20:00etan, Euskal Jolas pilotalekuan. Sarrera 20 eurokoa izango da, debarrei zein bisitariei herriko tradizio hau nagusi izango den gauaz gozatzeko aukera emanez.

Aurtengo parte hartzaileak Arroakoa ‘Etxetxo’, Errezilgo ‘Bixkiak’, Oiartzungo ‘Artola’ eta Maruri-Jatabeko ‘Mendipe Elkartea’ izango dira. Parte hartzaileek antzinako harri-arrastearen kirolean duten trebetasuna erakutsiko dute, indar fisikoa zein taktikoa eskatzen duen diziplina.