2019ko urte berriko ferian eguraldia hotz, baina giroa bero

2019ko urtarrilaren 7a2019ko urte berriko ferian eguraldia hotz, baina giroa bero

Urtarrilaren 5ean ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende ugari hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.025€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan.

Eguraldia hotz, baina giroa bero. Pasa den urtarrilaren 5ean ospatu zen Deban Soro Feri eguna. Udalak 3.025€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketatan. Doniene-Berri baserria bigarren gelditu zen barazki lehiaketan; Nagore Dorronsorok eta Julian Villenak, aldiz, Deba bailarako ezti lehiaketan bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Mila esker aurten ere Debako urte berriko feriara hurbildu zineten guzti-guztioi; eta bereziki, ferian parte hartu zenuten baserritar eta ekoizleei.

2019ko urte berriko ferian sarituak

Barazki eta fruta lehiaketa

Barazkiak:

  • 1go saria, 300€ eta garaikurra: PEIO RUBIO, Txillarre Baserria (ELGOIBAR)
  • 2. saria, 250€: MIRIAM ARRIZABALAGA, Doniene-Berri Baserria (DEBA)
  • 3. saria, 200€: EZOZI ETXEBERRIA, Arizaga Baserria (Soraluze)

Frutak:

  • 1go saria, 300€ eta garaikurra: URTZA SARRIONAINDIA, Iodiberri Goikoa Behekoa (Igorre)
  • 2. saria, 250€: HUTSIK
  • 3. saria, 200€: IGOR LETE, Azpiko errota (Ispaster)

Posturik onena, 150€ eta garaikurra: PEIO RUBIO, Txillarre Baserria (ELGOIBAR)

Herriko posturik onena, 100€ eta garaikurra: MIRIAM ARRIZABALAGA Doniene-Berri Baserria

Herriko baso kudeaketa onena, 150€: ALAZNE ARRUTI, Txindurri Iturri baserria

Ezti lehiaketa

  • 1go saria, 150€ eta garaikurra: 2. zenbakia, Asier Martin (Bergara)
  • 2. saria,  125€: 8. z., Nagore Dorronsoro (Deba)
  • 3. saria,  100€: 1. z., Julian Villena (Deba)

Gazta lehiaketa

  • 1go saria, 350 € eta garaikurra: 4. zenbakia, LA LEZE Ilarduia (Araba)
  • 2. saria, 300 €: 10. zenbakia, Joseba Insausti (Ordizia)
  • 3. saria, 250 €: 8. zenbakia, Jesus Ansola, Mausitxa Baserria (Elgoibar)
  • Bailarako saritu gabeko gazta onena, 150 € eta garaikurra: 5. zenbakia, Beñat Egaña, Goienetxe Baserria (Mutriku)