“Bertatik bertara” kanpaina zerbitzu sektorean euskara areagotzeko

2024ko ekainaren 24a“Bertatik bertara” kanpaina zerbitzu sektorean euskara areagotzeko

Bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo da aurten ere Deban

Debako Udalak bat egin dut UEMAk, bosgarrenez abiatutako “Bertatik Bertara” kanpainarekin. Honek helburu du uda honetan ere zerbitzu sektorean euskararen erabilera areagotzea.

Kanpaina, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileei zuzendua dago eta hainbat euskarri sortu eta jarri dira haien eskura: eskuorria, oinarrizko hiztegia eta ostalaritzarako mahai-gainekoak, besteak beste.  

Kanpaina honekin, bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi da, bertako hizkuntza ere kalitatea eta hurbiltasuna erakusteko ezinbesteko osagaia baita, horregatik, euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina da. 

Aurten, gainera, lehen aldiz, Turismo bulegoetan zein bisitariak hartzen dituzten ostatu, landetxe eta antzekoetan zabaltzeko diptikoak ere prestatu dira euskaraz, ingelesez, katalanez, gazteleraz, frantsesez eta galizieraz. Eta azken berrikuntza moduan, aurtengo Bertatik Bertarako euskarrietan Spotityko zerrenda bat osatu da  'Nire bidaiaren soinu banda' izena duena. Helburua Euskal Herrira datozen bisitariei euskal musika ezagutaraztea eta esperientzia gozagarria eskaintzea da. 

Informazio gehiagorako: https://www.uema.eus/eu-ES/bertatik-bertara/Orriak/default.aspx