36 establezimenduk parte hartuko dute 2024-2025 bonu kanpainan

2024ko abenduaren 18a36 establezimenduk parte hartuko dute 2024-2025 bonu kanpainan

Guztira 665 bonu jarriko dira salgai, eta horietako bakoitza 8 balez osatuta egongo da. Bono bakoitzaren balioa 50 eurokoa izango da, eta erosketa-prezioa, aldiz, 35 eurokoa. Bonuak abenduaren 19tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan, eta pertsona bakoitzeko bat erosi ahal izango da.

Datorren ostegunean, abenduak 19, hasiera emango zaio 2024-2025 bonu kanpainari. Kanpaina hau Debako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea dinamizatu eta bultzatzeko eta udalerrian kontsumoa sustatzeko diseinatuta dago, are gehiago Gabonetan, kontsumoa nabarmen handitzen baita garai honetan. Legealdi Planarekin bat datorren ekimena da, eta Udalak tokiko ehun ekonomikoari sendotzeko eta tokiko negozioetan kontsumoa indartzeko duen konpromisoa eta apustua berresten du.

Hala, kanpaina hau iragarri zenetik astebete igaro ondoren, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako 36 establezimendu atxiki dira bonu kanpainara eta urtarrilaren 31ra arte deskontuak eskainiko dituzte beren produktuetan, bonuak erabiliz.

665 bonu salgai tokiko kontsumoa sustatzeko

Kanpaina honen bitartez, guztira 665 bonu jarriko dira salgai. Bonu bakoitzak 50 euroko balioa izango du baina 35 eurotan salduko dira. Bonu bakoitzeko 15 euroko dirulaguntza eskainiko du Debako Udalak. Bonuak Deban edo Urazamendi auzoan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako biztanleek erosi ahal izango dituzte. Horretarako, NANa aurkeztu beharko dute, eta pertsona bakoitzak bonu bakarra eskuratu ahal izango du.

Bonu bakoitza 8 balezosatuko dute, balio eta kategoria desberdinekin:

  • 10 €-ko bale bat zerbitzuetarako.

  • 10 €-ko bale bat modarako.

  • 5 €-ko bi bale elikadurarako.

  • 5 €-ko bi bale ostalaritzarako.

  • 5 €-ko bale bat tokiko ekoizleen merkatuko postuetarako.

  • 5 €-ko bale bat  kanpainari atxikitako edozein establezimendutarako.

Bonuak 2025eko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira atxikitako saltokietan, baina erosketaren zenbatekoa kupoiaren balioa baino txikiagoa bada, diruzko diferentzia ez da itzuliko. 

Bonu-kanpainari atxikitako establezimenduen zerrenda:

   Zerbitzuak:

  • Bicimarket
  • Mikel Iturgintza
  • Uzuri Optika
  • Ilea Ileapaindegia
  • Adats Ileapaindegia
  • Katalo Burdindegia
  • Janire eta Maitane Ileapaindegia
  • Maxpe Ileapaindegia
  • Allika Argazkiak
  • Burgoa Botika (Parafarmazia)
  • Masillo Liburudenda
  • Ainitze Fisioterapia
  • Iñigo Sarasua Fisioterapia
  • Amaia Zalduegi Botika (Parafarmazia)  

Moda:

  • Yako
    Estilo
    Apain
    Lamariano Oinetakoak
    Mugan
    Kairos
    Bohèm

Elikadura:

  • Sasoiko Ekodenda
    Ieraenea Ekodenda
    Albizu Harategia
    Sukia Frutadenda
    Lizaso Harategia
    Goxart
    Genoveva Arraindegia

Ostalaritza:

  • Atozte
    Itsaslabarrak
    Koska
    Zahato
    Zalburdi

Ekoizleak:

  • Berbelar
    Zortziko
    Kortaberri