Aitor Garitano eta Amaia Zipitriaren kontzertua irailaren 5era atzeratuko da

2024ko abuztuaren 28aAitor Garitano eta Amaia Zipitriaren kontzertua irailaren 5era atzeratuko da

Emanaldian, besteak beste, Purcell, Händel eta Mendelssohnen lanen aukeraketa zaindua interpretatuko da, eta Udako Kontzertuen 41. edizioaren amaiera markatuko du.

Biharko, abuztuaren 29rako, aurreikusita zegoen Aitor Garitano tenorraren eta Amaia Zipitria pianistaren kontzertua atzeratu egin da, eta, azkenean, irailaren 5ean izango da, 20:00etan, Debako Santa Maria elizako klaustroan.

Emanaldian, besteak beste, Purcell, Händel eta Mendelssohnen lanen aukeraketa zaindua interpretatuko da, eta Udako Kontzertuen 41. edizioaren amaiera markatuko du.

Barkamena eskatzen dugu aldaketa honek sor dezakeen edozein eragozpenengatik, eta publikoaren ulermena eskertzen dugu.