Amagoia Arrieta Boccia jokalaria omenduko du Debak, udal musika bandaren eta herriko kirol elkarteen babesarekin

2024ko azaroaren 11aAmagoia Arrieta Boccia jokalaria omenduko du Debak, udal musika bandaren eta herriko kirol elkarteen babesarekin

Azaroaren 16ko omenaldian, Arrietak ohorezko pasilloa, txapela eta lore sorta jasoko ditu udaletxeko plazan, bere esfortzu eta kirol ibilbide oparoa aitortuz.

Azaroaren 16an, eguerdiko 13:30etan, Debako Udalak omenaldi hunkigarria eskainiko dio Amagoia Arrieta boccia jokalariari, herritarren, udal musika bandaren eta kirol elkarteetako ordezkarien babesarekin. Ekitaldia Arrietaren etxean hasiko da, non udal musika bandak harrera egingo dion. Bandak kalejira batekin lagunduko du Arrieta Ifar kaletik Plaza Zaharrera, eta handik Lersundi kalearen bidez Foruen Plazara iritsi arte.

Udaletxeko plazara iristean, herriko kirol elkarteetako ordezkariek ohorezko pasillo bat egingo diote arkuekin, haren kirol ibilbideari aitortza egiteko.

Ondoren, udaletxean Alazne Txurruka, Debako alkatea, txapela jantziko dio eta lore sorta bat oparituko dio, haren ibilbidearen eta konpromisoaren aitortza gisa.

Amagoia Arrietak bere ibilbidean hainbat lorpen nabarmen lortu ditu, azkena abuztuaren amaieran Parisko Joko Paralinpikoetan parte hartzea izan delarik. Egindako esfortzuari eta lanari esker, mundu mailan seigarren postua lortu du BC1 kategorian. Gainera, urrezko domina irabazi zuen Rotterdameko Europako Txapelketan eta zilarrezkoa Zagrebeko Challenger txapelketan, boccia kirolean egindako ibilbide oparoa eta emaitza bikainak erakutsiz.

Herritarrak ekitaldira bertaratzera animatzen dira, Arrietak eskuratutako lorpenak ospatu eta goraipatzeko.