Artzabalgo hilerri berrira bisita gidatuak egingo dira martxoaren lehen hamabostaldian

2022ko otsailaren 11aArtzabalgo hilerri berrira bisita gidatuak egingo dira martxoaren lehen hamabostaldian

Erregelamendua onartuta, lanak amaituta, eta une honetan azken ukituak egiten ari direla, laster zabaltzeko moduan egongo da Artzabalgo hilerri berria. Debako Udalaren asmoa da martxoa amaitu aurretik zabaltzea, eta hala egingo da ezusterik sortu ezean.