Aurrekontu parte-hartzaileak herritarrek parte hartzeko ekimena da, Debako herritarrek udal aurrekontuaren zati bat zertara bideratu proposatu eta erabaki dezaketen. Helburua da udal erabakiak inklusiboagoak eta demokratikoagoak izatea bermatzea eta herritarren ongizateari erantzutea.
Aurrekontu parte-hartzaileak
Debako Udalak aurrekontu parte-hartzaileak abiarazi ditu lehen aldiz, eta horren bitartez, 2026-2027 urteetarako 200.000 euroko partida jarri du herritarren eskura, debarrek diru horrekin egingo lituzketen proiektuak proposatu eta hautatu ahal izateko. <br/> Proiektu honen helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea, Udalaren eta herritarren arteko harremana indartzea eta udalerriaren benetako beharrei erantzutea.
Zer dira aurrekontu parte-hartzaileak?
Prozesuaren helburuak
Herritarrak udalerriaren etorkizunari buruzko erabakietan inplikatzea.
Gardentasuna eta kudeaketa publikoarekiko konfiantza sustatzea.
Erantzunkidetasuna eta balio demokratikoak sustatzea.
Debako benetako beharrei erantzutea.
Debako ikastetxeak ere inplikatu dira prozesuan, haurrek ere beren ideiak adierazi ahal izan ditzaten eta partaidetza politikak txikitatik ikasi eta barneratu ditzaten.
Nola garatuko da prozesua?
Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua fase desberdinetan banatuta burutuko da, urtarriletik ekainera bitarte:
1. Berme Batzordea sortzea
Urtarrilean osatu da Berme Batzordea, prozesua bidezkoa, gardena eta guztiz ordezkatzailea izan dadin. Batzorde hau toliko eragile eta elkarteetako ordezkariek eta udaleko teknikariek osatzen dute eta prozesuko fase bakoitza gainbegiratuko du.
2. Proposamenak aurkezteko fasea (urtarrilaren 30etik otsailaren 17ra)
Herritarrek Deba hobetzeko ideiak aurkeztu ahal izango dituzte eta proposamenek Debako herrigunera mugatu beharko dute (Itziar, Lastur eta beste landa auzo batzuk alde batera utzita).
3. Proposamenak lehenestea (otsaila-martxoa)
Jasotako proposamenen artean, Berme Batzordeak 20 eta 25 aukeratuko ditu, aurrez ezarritako irizpideen arabera.
4. Ebaluazio teknikoa (apirila)
Udal-teknikariek lehenetsitako proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute, baldintzak betetzen dituztela eta aurrekontuaren eta udal-eskumenen barruan egikaritu daitezkeela ziurtatzeko.
5. Herritarren bozketa (maiatzaren 7tik 21era)
16 urtetik gorako bizilagunek udalerriarentzat beharrezkoen edo onuragarrien jotzen dituzten proposamenak bozkatu ahal izango dituzte.
6. Emaitzen aurkezpena (ekaina)
Bozketaren emaitzak argitaratuko dira eta herritarrei jakinaraziko zaizkie.
7.Gauzatzea
Hautatutako proiektuak udal-aurrekontuetan sartzen hasiko dira.
Prozesuaren gardentasuna eta bermea
Berme Batzordea funtsezko organoa da prozesu honetan. Prozesuaren fase guztiak gainbegiratuko ditu, modu inpartzialean eta guztion interesekin lerrokatuta gauzatzen dela ziurtatzeko.
Proposamenak aurkezteko fasea: nola parte hartu?
Aurrez aurre:
i. Informazio bilera Osoko Bilkuren Aretoan: otsailaren 3an, 19:00etan.
Plaza Barrian: otsailaren 8an, 12:30etik 14:30era.
Paperean:
Etxe guztietara bidalitako eskuorrian eskuragarri dauden inprimakiak eta horiek Beteta, ondorengo postontzietan utzi daitezke:
Turismo Bulegoa
Musika Eskola
Kiroldegia
Udala
Gizarte Zerbitzuak
Udal liburutegia
Online: HEMEN
Harremanetarako eta informazio gehiago jasotzeko
📧 aurrekontupartehartzaileakdeba@gmail.com
Portu kalea 1, 20820 Deba.
Telefonoa: 943 192 840 | Fax: 943 192 894
© Debako Udala. IFK P2003000C