Aurtengo Debako Euskaraldia dinamizatzeko langile bat kontratatuko da
2022ko ekainaren 15aLanpostuaren eskaintza lanaldi partzialekoa da eta lan kontratuak 4 hilabeterako iraupena izango du, Irailaren 1ean hasita. Curriculumak eta motibazio gutunak bidaltzeko epemuga ekainak 22 da eta Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera.
Lanpostuaren zereginak
- Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…) eta prestakuntza eskaini.
- Euskaraldiko Batzordea ahaldundu eta indartzeko ekimenak garatzea eta dinamizatzea.
- Tokian tokiko komunikazio plangintza bideratu eta ekimenak garatu.
- Entitateen lanketa planifikatu eta garatu.
- Herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatu.
- Herritarren eta entitateen izen ematea antolatu.
- Balorazioa eta aurrera begirako urratsak adostu herriko euskaltzaleekin.
- Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
- Dinamizazioa: Antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatu. Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon.
Hautagaien baldintzak
- Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
- Deba ondo ezagutzea.
- Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia).
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…).
- Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da.
- Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da.
- Gidabaimena eta autoa.