"Bastiñuixan”, euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa, bueltan izango da azaroaren 8, 15, 22 eta 29an

2024ko azaroaren 6a"Bastiñuixan”, euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa, bueltan izango da azaroaren 8, 15, 22 eta 29an

Debako Udalak, Zuhatzako euskara elkarteko Kolore Anitz taldearekin elkarlanean, “BASTIÑUIXAN” egitasmoa jarriko du berriro martxan azaroko ostiraletan, hain zuzen hilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an. Egitasmo honen xedea da euskararen erabilera kale eta parkeetan sustatzea. Horretarako, familiek haur eta gurasoentzako jolas-saioetan parte hartu ahal izango dute Zumardiko kioskoan; euria eginez gero, saioak Ifar kaleko eskolako patioan egingo dira.

ESKUBIDUBIDU
Saioak 16:30etatik 17:30etara izango dira, eta 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat zuzenduta daude. Helburua haurrei euskaraz jolasteko tresna eta baliabideak eskaintzea da. Horregatik, parte-hartzaileek guraso edo heldu baten laguntzarekin etorri beharko dute, esperientzia aberasgarria eta parte-hartzailea izan dadin.

KINKINETAN
Saioak 17:30etatik 18:30etara izango dira, eta 6-9 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta daude. Programa honek ere haurrei euskarazko jolasen inguruan trebatzea eta horiez gozatzeko aukera ematen die.