Debako Gaztelekua hezitzaile bila dabil

2024ko irailaren 13aDebako Gaztelekua hezitzaile bila dabil

Ostiraletik igandera eta oporraldietan lan egiteko hezitzailea behar du Debako Gaztelekuak eta interesdunek curriculuma bidali behar dute, lehenbailehen, zeharheziketa@gmail.com helbidera.

Ikasturte berriari heldu berri diogun honetan, Debako Gaztelekua hezitzaile bila dabil asteburuetan eta oporraldietan, hau da, negu zein udaberriko oporraldietan eta uztailean zein abuztuan, lan egiteko.

Lanposturako ezinbesteko baldintzak dira gizarte hezkuntza, pedagogia, psikologia, gizarte lana, irakasle ikasketak edo antzerako unibertsitate gradua izatea eta EGA edo baliokidea izatea. Hala, interesdunek, curriculuma bidali behar dute, lehenbailehen, zeharheziketa@gmail.com helbidera.