Debako Udalak Pepita Beristain zoriondu zuen astelehenean 101 urte betetzeagatik

2024ko abuztuaren 20aDebako Udalak Pepita Beristain zoriondu zuen astelehenean 101 urte betetzeagatik

Alazne Txurruka alkateak eta Ainhoa Urbieta zinegotziak, Udalaren izenean, zoriondu eta lore sorta bat eman zioten Pepitari.

Astelehenean, abuztuak 19, Pepita Beristain debarrak 101 urte bete zituen. Egun berezi hau zela eta, Udaleko ordezkariak bere etxera hurbildu ziren Debako herri osoaren izenean zoriontzeko. Bisitan, lore sorta bat jaso zuen Pepitak. 

Zorionak, Pepita!