Debako Urte Berriko azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik, abenduaren 13a bitarte

2024ko abenduaren 2aDebako Urte Berriko azokan parte hartzeko izena emateko epea zabalik, abenduaren 13a bitarte

Ekitaldia urtarrilaren 4an izango da, 09:00etatik 14:30era eta bertan, arlo desberdinetako ekoizle zein artisauek beren produktuak festa giroan partekatzeko eta saltzeko aukera izango dute.

Gabonen harira, datorren urtarrilaren 4an, ohiko Urte Berriko azoka ospatuko da Deban. Azoka honetan, tokiko, eskualdeko zein inguruetako ekoizle zein artisauek hartzen dute parte eta ikusgai zein salgai izaten dira, besteak beste, barazkiak eta frutak, gazta, eztia, gozoak edota ogia bezalako produktuak, taloak, txerrikiak, pateak, landareak, artisautzako produktuak oro har…

Horren harira, Urte Berriko azokan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago abenduaren 13a bitarte eta bereziki gonbidatuak dira aipatu produktuak egiten dituzten ekoizle zein artisauak. 

Horrez gain, gazta, ezti eta barazki zein fruta lehiaketa ere egiten da azokan.  Hala, azokan edota lehiaketan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, interesdunek Debako turismo bulegora edo kultur sailera jo dezakete, 943 19 24 52 telefonora deituz edo kultura@deba.eus helbidera idatziz.