Donejakue Bideak Mardari eta Itxaspe artean igarotzen duen errepide zatian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira

2016ko azaroaren 4aDonejakue Bideak Mardari eta Itxaspe artean igarotzen duen errepide zatian oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira

Gipuzkoako Foru Aldundiak Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzen duen lekuaren pareko segurtasuna hobetzeko, oinezkoentzako pasabideak ezarri ditu eta seinalizazioa hobetu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituren Sailak Donejakue Bidearen zati batean oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak bukatu ditu. Izan ere, Mardari auzoa Itxasperekin lotzen den tarte zehatz horretan Donejakue Bideak N-634 errepidea zeharkatzera derrigortzen ditu erromesak, 570 metro inguru harekiko pareleloan ibili eta gero, AP-8 autobidea gainditzen duen zubia zeharkatzera ere behartuz errepidearen bazterbidetik; orain arte inolako babesik gabe. Obra hauei esker, ordea, Santuaran ingurura hurbiltzean erromesek, oinezkoek eta txirrindulariek jasaten zituzten arriskuak nolabait txikiagotu egin dira.

Urbycolan enpresak egikaritu du proiektu hau eta bi hilabeteko epean bukatu ditu lanak. Proiektu honek ibilbidearen tarte handi batean euste sistemen bitartez babestutako oinezkoen pasabideak (1,5 m-ko zabaleradunak), erromesek gurutzatu behar duten tokian irlatxo baten ezarpena eta abiadura 50 km/h-ra mugatzen duen seinalizazio berriaren instalakuntza barneratu ditu.