EDAM, Emakumeen Defentsarako Arte Martzial ikastaroa hasten da.
2015ko urriaren 5aEDAM 2015-2016 ikastaroaren hasiera urriaren 5ean izango da, eta Udaleko Kiroldegian izango da.
Ordutegiak aukeran izango dira:
Astelehenetan: 10:00etatik 11:30era / 19:00etatik 20:30era
Asteazkenetan: 10:00etatik 11:30era / 19:00etatik 20:30era
Ordutegiak aldatzeko malgutasuna egongo da, goizetik arratsaldera, eta alderantziz. Horretarako, aldez aurretik jakinarazi behar duzue, adibidez, txandaka lan egiten baduzue.
Matrikula-epea zabalik jarraitzen du, eta hileko kuotak honakoak izango dira:
- Asteko saio bakarra (ordu t’erdi): 24,20 € (%21 BEZ barne)
- Asteko bi saio (ordu t’erdi bana): 48,40€ (%21 BEZ barne)
- Urteko matrikula: 10 €.
Ikastaroak herri-onura duenez, eta Debako Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen duenez, Kiroldegiaren bazkidea ez da izan behar ikastaro honetan parte-hartzeko, beraz Kiroldegiaren kuota aurreztuko duzue.
Ordainketak hilerokoak izango dira; zuen kontu korrontean helbideratuko dira eta hil bakoitzaren 10ean egingo dira.
Matrikula Udaletxean egin dezakezue paperean edo, interneten bidez, web orri honetan.
Eskerrik asko zure arretagatik eta laster arte!