Euskara ikasi edota UEU formakuntza ikastaroentzako dirulaguntzen deialdia zabaldu du Debako Udalak
2024ko irailaren 23aLaguntza hauek 18 eta 25 urte bitarteko langabeentzat, erretiratuentzat edo ikasleentzat dira, betiere DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitatearen (DEBABE) beka jaso ez badute. Interesdunek Debako Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko dute eskaera, urriaren 15a baino lehen.
Debako Udalak 2023-2024an euskara ikasteko ikastaroak egin dituzten edo UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu duten pertsonei zuzenduriko dirulaguntza deialdia zabaldu berri du. Laguntza hauek Deban bizi diren 18 eta 25 urte bitarteko langabeentzat, erretiratuentzat edo ikasleentzat dira, betiere Debabarreneko Udal Euskaltegien Mankomunitatearen (DEBABE) beka jaso ez badute.
Laguntzak emateko baldintzak:
● Egindako ikastaroko maila gainditzea: Ikastaroaren maila gainditu behar da, bai modalitate presentzialean, bai onlinean ere.
● EGArako salbuespena: EGA lortzeko ikastaroaren kasuan, amaierako azterketa gainditzen ez bada, irakasleen aldeko txostena aurkeztea ezinbestekoa izango da.
● Asistentzia: %85etik gorako asistentzia eskatzen da ikastaro presentzialetarako eta % 100ekoa barnetegietarako. UEUko ikastaroetarako ere %100eko asistentzia eskatzen da.
● 2023-2024 ikasturtea: Ikastaroek 2023ko irailetik 2024ko irailera bitartean burututakoa izan behar dute. Gainera, ikastaroak egiten diren bitartean Deban erroldatuta izatea nahitaezkoa da.
● Dokumentazio osagarriak: Ikastaroaren egunetan langabezia- edo erretiro-egoera egiaztatzen duen ziurtagiria, edo, hala badagokio, ikaslearen ziurtagiria.
Eskaera-orria Debako Udalean dago eskuragarri eta beka-eskaera, eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, Sarrera Erregistroan aurkeztu beharko da, urriaren 15a baino lehen.