Gabonetako Azoka ospatuko da larunbatean, abenduak 14

2024ko abenduaren 11aGabonetako Azoka ospatuko da larunbatean, abenduak 14

Azoka Simon Berasaluze plazan egingo da goizeko 9:30etatik aurrera, Simon Berasaluze plazan eta ohiko moduan, barazki freskoak, sagardoa, gozogintza eta artisau produktuak eskuratzeko aukera egongo da.

Datorren larunbatean, abenduak 14, Gabonetako Azoka berezia egingo da Deban, zehazki, Simon Berasaluze Plazan. Hala, goizeko 09:30etik aurrera, tokiko ekoizle zein artisauen produktuen eskaintza zabala egongo da bertan eskuragarri, elikagai freskoetatik hasi eta artisau-elaborazioetaraino, ohiko moduan, jai giroz lagunduta. 

Oraingo honetan, Doniene eta Kortaberriko barazki freskoak, Txindurri Iturriko artisau sagardoa eta Zortziko Eztiak egindako ezti naturala izango dira azokan. Tokiko produktuei lotuta, halaber, Toki Eder Baserriko babarrunak, edo Mañeko Azpiko artisau-gozogintzako elaborazio gozoak ere egongo dira eskuragarri. 

Artisau-produktuek ere izango dute lekua Gabonetako azokan, hala nola Martin Sukiak eskuz egindako abarkak, Aleix eta Quimen jatorrizko estanpatuak eta Txirbila - Zuriñe Gredillak dedikazioz egindako zurezko eskulturak.

Hauez gain, Gurutze Gorriak informazio postua jarriko du eta honako gaiak landuko dituzte: Bakardadea hirugarren adinean eta Valentziako kasuan egindako lanak.