Gabonetan, oparitu kultura!

2024ko abenduaren 12aGabonetan, oparitu kultura!

Debako erraldoi txikiak, Jose Izaga eta Carlos Monte Debako pertsonaia ezagunak, alegia, salgai daude, 20 euroan bakoitza, Turismo bulegoan. Horrez gain 2025ean eskainiko diren ABAO Operako hiru ekitaldietarako sarrerak ere eskuragarri daude Turismo Bulegoan.

Gabonak gainean ditugun honetan, kultura herrikoia oparitzeko gonbida luzatu du Debako Udalak. 

Hala, lehen aukera gisa, Debako erraldoi txikiak Turismo Bulegoan eskuragarri daudela gogorarazi du, gabonetako. Erraldoi txiki hauek Debako historia eta tradizioak omentzen dituzte. Bata, Jose Izaga, Oñatikoa jaiotzez baina debarra izatez, 1913an Debara etorri zen eta Udal Bandako zuzendari izandakoa. Gerra Zibilean ihes egin behar izan zuen, baina beti izan zuen musikari begirunea, eta Europako hainbat hiritan aritu zen. Bestalde, Carlos Alcibar, "Carlos Monte" gisa ezaguna, Deban tren geltokiko maletazaina izan zen eta San Roke jaietako parte-hartzaile amorratua. Gainera, Amaikak Bateko klubean ere lan handia egin zuen.

Herriko pertsonaia ezagunak irudikatzen dituzten gomazko erraldoi hauek, 20 euroko prezioa du bakoitzak.

ABAO 2025 operarako sarrerak eskuragarri 

Bigarren aukera gisa, 2025ean zehar ABAO operan eskainiko diren hiru ekitaldietarako sarrerak ere eskuragarri daude jada Turismo Bulegoan. Hauek dira eskainiko diren hiru obrak: 

  • La Favorite | otsailak 18 | 19:30 | 90€

  • Amartuvshin Enkhbat | martxoak 29 | 19:00 | 55€

  • Otello | maiatzak 20 | 19:30 | 80€ - 90€ - 100€

Sarreren prezioak Bilbora joan etorria egiteko autobus zerbitzua ere barne jasotzen dute, betiere, gutxieneko taldea osatuz gero. Osatuko ez balitz, ez da autobus zerbitzurik egongo Debatik Bilbora eta, horrenbestez, sarrerari zerbitzu honen prezioa deskontatzeko aukera eskainiko zaie herritarrei. 

Gabonetan, oparitu kultura herrikoia!