Hainbat kultur eta aisialdi jarduera asteburu honetan Deban

2024ko ekainaren 19aHainbat kultur eta aisialdi jarduera asteburu honetan Deban

Ostiralean, Uraren parkea Simon Berasaluze plazan, larunbatean Geurera ikuskizuna Aldats pilotalekuan eta ekainaren 23an, betiko legez, San Juan sua eta erremoria Foruan plazan.

Haur, gazte eta helduen gozamenerako kultur eta aisialdi eskaintza izango da asteburu honetan Deban.

Ostiralean, ekainaren 21n, 16:00etatik 19:00etara haurrentzako uraren parkea jarriko da Berasaluze plazan, etxeko txikienen gozamenerako. Euria egiten badu, bertan behera geratuko da. Egun berean, Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua ere eskainiko dute, 21:30ean Alamedako kioskoaren aurrean.

Larunbatean berriz, Geurera ikuskizunaz gozatu ahal izango dute debarrek Aldats pilotalekuan. Ikusikizuna 22:30ean hasiko da. Emanaldian, hiru dantzarik naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatuko du koreografia ezberdinen bitartez, Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martinez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastuta.

Asteburuari amaiera emateko, eta urtero legez, San Juan sua piztuko da 22:00etan Foruen plazan eta jarraian erromeria egongo da.