Hondartzen erabilera deseskaladaren bigarren fasean

2020ko maiatzaren 26aHondartzen erabilera deseskaladaren bigarren fasean

Maiatzaren 25ean sartu da Hego Euskal Herria deseskaladaren bigarren fasean. Honek, besteak beste, espazio publikoen erabileran aldaketak ekarri ditu, hondartzena, kasu. Joan den astean esan bezala, atzo (maiatzak 25) batzartu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondartzen mahaia deritzona. Debako alkateak parte hartu du bertan Debaren ordezkari gisa. Bileran, deseskaladaren fase honetan hondartzen erabilera nolakoa izango den adostu zuten eta hondartzen udako garaia hasten denean nola bermatu segurtasuna aztertzen ari dira. Aholkularitza zerbitzua jarriko du Aldundiak herri bakoitzean aforoa… nola kudeatu aztertzeko.

Hauek dira, maiatzaren 26tik aurrera Debako udalerriko hondartzak erabiltzeko irizpideak:

• Paseatu.

• Ur-kirolak praktikatu (surf, igeriketa, piragua…).

• Bainua.

• Hondarretan etzan.

• Pertsonen artean 2 metroko tartea utzi.

• Zentzudun eta solidarioa izan, osasun alarma egoera indarrean baitago.

• Egoera aldakorra da, adi egon jakinarazpenei.