Iruñan izandako erailketa dela eta, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko erakunde-adierazpena

2024ko urriaren 11aIruñan izandako erailketa dela eta, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko erakunde-adierazpena

Debako Udalak Iruñako arrotxapea auzoan gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die

Debako Udalak Iruñako Arrotxapea auzoan gertatutako erailketa matxistaren aurrean bere gaitzespen gogorrena azaltzen du eta Debako Udalaren jarrera irmoa adierazi nahi dugu, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek.

Debako Udalak zendutako emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazi eta deia luzatu nahi die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten.