Itsasbegi, Mogel eta Ifar kale arteko eskailerak eta igogailua, gaur, itxita

2024ko ekainaren 25aItsasbegi, Mogel eta Ifar kale arteko eskailerak eta igogailua, gaur, itxita

Segurtasunagatik itxiko da eremua, Ifar kalean kendu behar den zuhaitza dela eta

Debako Udalak, Ifar kalean kokatuta dagoen zuhaitza kentzeko lanei ekingo die gaur. Ondorioz, goizean goizetik Itsasbegi,  Mogel eta Ifar kalea batzen dituzten eskailerak eta igogailua ezingo dira erabili eta eremua itxita egongo da.