Jarduera eskaintza zabala Debako Gaztelekuan uztailean

2024ko uztailaren 3aJarduera eskaintza zabala Debako Gaztelekuan uztailean

Antolatutako ekintza guztiak pertsona gazteei zuzenduta daude eta besteak beste Lekeitioko kanpingera eta ur parkeetara irteerak, Elorrixan parrillada eta Donostiako Santa klara uhartera egun pasa egingo dira.

Oporraldia iristearekin batera,Debako Gaztelekuak, gazteekin elkarlanean, plan ugari antolatu ditu uztailerako, Ekintzok 2007-2011 bitartean jaiotako gazteei zuzenduta daude eta jarduera batzuk irekiak izango dira guztientzat eta beste batzuk aldiz, adin ezberdinetako gazteei zuzenduta egongo dira.

Antolatutako ekintzak:

-Uztailak 3tik 4ra Lekeitioko kanpinera irteera 2010ean jaiotako gazteekin. Bertan, herrian zein kanpinean jolas eta dinamika ezberdinak burutuko dira.

-Uztailaren 8an eta 22an, Labenne eta Las Norias ur parkeetara egun pasa egingo da adin ezberdinetako gazteekin.

-Uztailaren 15etik 16ra, Elorrixan parrillada egin eta gaua pasako da 2008ko gazteekin.

-Uztailaren 17tik 19ra, adin ezberdinetako talde itxi bat Lekeition izango da pare bat egun.

-Uztailaren 19an, Donostiako Santa Klara uhartera egun pasa egingo da bertako zirrikitu guztiak deskubritzeko 2011n jaiotako gazteekin.

-Uztailaren 16tik 18ra, Somora (Kantabria) irteera egingo da, urtean zehar prozesu hezitzailea burutu duten 2009ko gazte taldearekin, urte osoko esfortzu eta konpromezua surf etxe bateko egonaldiarekin sarituz.