Muturreko fenomeno metereologikoei aurre egiteko gomendioak

2024ko urriaren 8aMuturreko fenomeno metereologikoei aurre egiteko gomendioak

Datozen egunotarako abisu hori eta laranjak ezarri dira, egun bereziki euritsu eta haizetsuak izango direlako eta horren harira, prebentzio gomendioak helarazi ditu Eusko Jaurlaritzak.

Datozen egunotarako oso eguraldi txarra dago iragarrita Euskal Herrian eta horrek abisu hori eta laranjak piztu ditu Gipuzkoan, bereziki haize boladetan oinarrituta. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, honako aholku hauek eman ditu, haize boladek eragin ditzaketen ondorio negatiboak saihestu edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzio-neurriak

  • Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.
  • Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.

Kanpoan bazaude:

  • Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.
  • Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.
  • Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.

Bidaiaren bat egingo baduzu:

  • Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.
  • Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.

Itsasaldean bazaude:

  • Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
  • Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.

Edozein kasutan, larrialdi egoera batean deitu 112 zenbakira.