Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren emanaldietako bat Deban
2024ko uztailaren 12aUztailaren 27an, 20:00etan, Santa Maria Elizan doan eskainiko da Musika Alemaniarra II organo kontzertua, Amaia Larrayoz sopranoaren eta Santiago Banda organojolearen parte hartzearekin
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren bederatzigarren edizioa antolatu du, Orioko, Zumaiako, Getariako eta Debako udalekin eta udalerri horietako parrokiekin lankidetzan.
Gauzak horrela, jaialdia uztailean iritsiko da Debara eta herritar zein bisitariek, doan gozatu ahal izango dute organo kontzertuaz hilaren 27an 20:00etan Santa Maria elizan. Debako kontzertuan parte hartuko dute Amaia Larrayoz sopranoak eta Santiago Banda organojoleak.
Musika alemaniarra II, kontzertua
Termino kronologiko eta estilistikoan, iazko edizioan Deban egin zen kontzertuaren jarraipena izango da aurtengoa.. Kontzertu hartan J.S. Bach izan bazen helmuga, abiapuntu izango da oraingo honetan, organorako Tokata eta Fuga BWV 565 entzutetsuarekin, eta egile beraren BWV 202 ezkontza-kantatako Sich uben im Lieben aria izango da jarraian. Programa osatze aldera, Schubert, Liszt eta Wagner konpositoreen lanak izango dira, eta, amaiera bikaina emateko, R. Straussen Ariadne auf Naxos operaren Es gibt ein Reich aria ederra. Erabateko bokal eta instrumental erakustaldia, zentzu guztietan oso anitza den erreportorio baterako. Proposamen hori berria da jaialdian, eta, ziurrenik, kontzertu-formatu gisa jarraituko du, beste estilo batzuk erabilita. Ezin dugu ahaztu Flysch Jaialdia ongintzakoa dela eta kontzertua minbiziaren aurkako elkartearen aldekoa izango dela.
Debako organoa
Gaur egun ere organoak eraikitzen dira. Gure garaiko ospetsuenetakoa den G. Grenzing enpresa organo-egileak Debako organoa egin zuen 2009. urtean, Santa Maria la Real elizan jartzeko. Instrumentu horrek 37 erregistro ditu eskuzko hiru teklatutan eta pedaleko batean banatuta. Organo hori eraiki zen, batez ere, musika barrokoa egiteko. Hala ere, erregistro bakoitzak duen soinu-kalitatea kontuan hartuta, beste garai eta estilo batzuetako musika entzuteko aukera ere izango da.
Amaia Larrayoz eta Santiago Banda
Amaia Larrayoz, Kantuan lizentziatua eta Soziologian doktorea daa. Egun, abeslari eta irakasle lanak uztartzen ditu.
Zenbait kontzertutan parte hartu du estatu mailan zein gure mugetatik kanpo, besteak beste, nabarmendu beharrekoak dira Albénizi eskainitako monografikoa, Schuberten Swanengesang, Purcellen The Fairy Queen, Cardewen The Great Learning, edo Shanghain estreinatu zen Guerreroren La Rosa de Azafrán.
Santiago Banda, zumaiarra da, organo ikasteketak egin zituen Donostiako Musikako Goi Kontserbatorian burutu zituen, Ohorezko Sariarekin. Goi ikasketak ere eginak ditu Stuttgarteko Musika eta Arte Eszenikoetako Kontserbatorioan Jon Laukvik organo-jotzaile eta pedagogo ospetsuarekin. Egun Donostiako F. Escudero-ko organo irakaslea da eta hainbat kontzertuak eman ditu Espainian eta Frantzian bakarlari gisa eta abesbatzekin eta abeslari bakarlariei lagunduz. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Bilbako Orkestra Sinfonikoan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoan eta Espainiako Orkestra Nazionalean jo du, itzal handieneko zuzendariekin.