San Roke jaietan beirazko botilak kudeatzeko neurriak

2024ko abuztuaren 12aSan Roke jaietan beirazko botilak kudeatzeko neurriak

Udalak beirazko botilak biltzeko edukiontzi bereziak banatu dizkie Plaza Zaharreko establezimenduei. Era berean, herritarrei dei egin zaie beirazko botilak tabernetara itzul ditzaten.

Debako Udalak neurriak ezarriko ditu abuztuaren 14tik 18ra ospatuko diren San Rokeren omenezko jaietan, bide publikoan agertu ohi diren beirazko botilen arazoari aurre egiteko.

Azken denboraldietan, batez ere asteburuetan, kontsumo-ohiturak aldatu egin direla ikusi da, eta, horren ondorioz, beirazko botilak pilatu ohi dira udalerriko hainbat eremutan. Horren adibide garbia Plaza Zaharra da, non goizero botilen pilaketa nabarmena den.

Jaietan garbitasuna eta segurtasuna mantentzeko asmoz, Udalak beirazko botilak biltzeko edukiontzi berezi gehiago banatzea erabaki du Plaza Zaharreko tabernarien artean.  Era berean, herritarrei dei egin zaie beirazko botilak tabernetara itzul ditzaten, bertan itzultzeko den beira bereiztuko baitute, edukiontzi handietara bota baino lehen.

Bide publikoan beirazko botilak uztea arriskutsua da herritarren segurtasunerako, baita gure kaleak garbitzeaz arduratzen diren langileentzat ere. Horregatik, funtsezkoa da herritar eta bisitari guztien lankidetza jai-ingurune segurua eta garbia bermatzeko. Aldi berean, beira birziklatzea ahalbidetuko da, Deba are herri jasangarriagoa eginez.

Debako Udalak aldez aurretik eskertu nahi du guztion ulermena eta lankidetza arazo honi aurre egiteko eta herriko jai eredugarriez gozatzeko.