Tradizioa eta kirola protagonista izan dira asteburuan Deban ‘Idi probak 2025’ eta ‘XI. Debako Herri Krosa’ren ospakizunarekin
2025ko urtarrilaren 20aIdi probak eta Debako Herri Krosaren XI. Edizioa izan dira asteburu honetako protagonista nagusiak. Bi ekitaldiek jende asko batu du herriko kaleetan, lehenak ostiralean eta krosak igandean, asteburuari giro berezia eskainiz.
Idi proben sailkapena
Aurtengo parte hartzaileak Arroakoa ‘Etxetxo’, Errezilgo ‘Bixkiak’, Oiartzungo ‘Artola’ eta Maruri-Jatabeko ‘Mendipe Elkartea’ izan dira eta harri-arrastean lehiatu ondoren, hau izan da sailkapena:
Mendipe Elkartea (Maruri-Jatabe)
Bixkiak (Errezil)
Artola (Oiartzun)
Etxetxo (Arroa)
XI. Debako Herri Krosaren sailkapena
Igandean Debako XI. Herri Krosak hartu zituen herriko kaleak eta parte-hartzaileek 10 kilometroko lasterketa herrikoia egin zuten. Kasu honetan, hau da aurtengo krosaren sailkapena:
Gizonak
Ismail Chkhickeckh (Bilbo)
Younnes Assheli (Zaldibar)
Mikel Agirrebeña (Deba)
Emakumeak
Oihana Kortazar (Mutriku)
Idoia Nogales (Deba)
Sandra Martinez (Gasteiz)