Udako kultur gida, herritarren eskura
2024ko uztailaren 15aHerriko hainbat guneetan, eta adin tarte guztientzat, ekimen ugari eta ezberdinak antolatu dira udaran ere kulturaz gozatzeko: erakusketak, hitzaldiak, musika emanaldiak eta bisita gidatuak, besteak beste.
Uda sasoia iristearekin batera, gure kaleetako giroak eta noski, herrian egiten diren jardueren kopuruak nabarmen egiten du gora. Beste urte batez, hainbat talderekin elkarlanean, kultur eta kirol ekimen ezberdinak antolatu dira, herritarrentzat zein gurera bisitan datozenentzat ere.
Kultur gida
Udako agenda osoa jasotzen duen kultur gida kaleratu du Udalak, herritarrek egunez-egunez herriko kultur eskaintza ezagutzeko aukera izan dezaten.
Uda honetan gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera zabala izango da. Herriko hainbat guneetan, eta adin tarte guztientzat, ekimen ugari eta ezberdinak egongo dira, zaletasun guztiak asetzeko helburuarekin: erakusketak, hitzaldiak, bisita gidatuak, tailerrak, blues eta jazz kontzertuak, dantzaldiak, udako kontzertuak, animazio zinema, margo lehiaketak eta euskal jaiak, besteak beste. Dagoeneko hasiera eman zaio udako agendari eta jarduerak iraila amaiera arte iraungo dute.