Uztailaren 15ean egingo dugu Kalbeton Zumardiko partaidetza prozesuaren aurkezpena

2021ko uztailaren 12aUztailaren 15ean egingo dugu Kalbeton Zumardiko partaidetza prozesuaren aurkezpena

Behar zehatz batetik abiatuta (Zumardiko pasealekuari buruzko herritarren eztabaida irekitzea), Debako Udalak, bere parte-hartze batzordetik, udalerriko eragile sozial eta administratibo guztien kultura parte-hartzailea eta demokratikoa aktibatzeko prozesu sakon eta trinkoa jarri du abian. Prozesuaren aurkezpen irekia egingo da uztailaren 15ean.

Hainbat interes elkar-gurutzatzen diren ingurune horretan, interbentzio ezberdinak gauzatu daitezke, eta horiek guztiak uztartzea izango da lehenengo prozesu honen helburuetako bat. Tartean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Deban Paleolitoko haranari buruzko proiektua dago, Zumarditik bertatik abiatzea aurreikusita dagoena. 

Partaidetza gunearen sorrera eta lehen prozesuaren emaitza garrantzitsuak izango dira Debarako, baina, prozesua bera ere izango da interesgarria. Partaidetza-prozesuen adibide askotan, zerbitzu teknikoek parte hartu dute, baina Deban garatzen ari den prozesua guztiz berritzailea da; izan ere, komunitatea eraikitzeko prozesua bera eta kalitate demokratikoarena erdigunean kokatzen ditu. Eta horregatik, hain zuzen, egingo da aurkezpen publikoa. 

Administrazioaren eta herritarren arteko lankidetzarako metodologia hau 2002. urteaz geroztik garatu du herritarren partaidetzan aditua den Itziar de González Virós arkitekto eta urbanistak. Haren ezarpenaren adibiderik berrienak Bartzelonako Ramblak birmoldatzeko esku-hartze integraleko proiektuan (2018) eta Gironako auzo zaharreko ekipamendu hutsen erabilerari buruzko eztabaidan (2021) izan dira. Berak gidatuko du prozesua, eta EHUko irakasle Igor Ahedo Gurrutxaga izango du bidelagun. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debako eragile eta herritarrek ere parte aktiboa izango dute proiektuan. 

Hau da deialdi zehatza: 

Eguna: Uztailak 15, osteguna. 

Ordua: 17:30. 

Lekua: Kalbeton Zumardiko karpa. 

Hizlariak: 

  • Gilen Garcia Boyra, Debako alkatea. 

  • Itziar Gonzalez Virós, arkitektoa eta proiektuaren gidaria. 

  • Igor Ahedo Gurrutxaga, EHUko irakaslea. 

  • Mikel Pagola Tolosa, GFAko Partaidetza Zuzendaria.