Zabalik dago Ibiak edo Pasabideen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea

2024ko azaroaren 7aZabalik dago Ibiak edo Pasabideen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea

Helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki azaroaren 22an, eta helbideratu gabekoen kasuan, erakunde laguntzaileen bitartez ordaindu beharko da, abenduaren 10a baino lehen.

Debako Udalak jakinarazi du zabalik dagoela, abenduaren 10a bitarte, 2024ko Pasabideen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea. Hala, urriaren 14a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki azaroaren 22an. 

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira azaroan zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Azaroaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Udal Dirubilketa Bulegoan eskatu beharko du (Portu kalea 1, behea). Informazio gehiagorako, bulego berarekin jar daitezke harremanetan 943 60 80 39 telefonora deituz.