Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia, uztailaren 1etik abuztuaren 12ra

2024ko ekainaren 24aZabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia, uztailaren 1etik abuztuaren 12ra

Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean uztailaren 22an

2024ko uztailaren 1etik abuztuaren 12ra arteko epealdian, biak barne, 2024ko 2. hirubilabeteari dagokion Zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango da. 

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira

uztailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu

kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Uztailaren 19a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Udal Dirubilketa Bulegoan eskatu beharko du. 

Ekainaren 17a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2024ko uztailaren 22an.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte,

zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak,

berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, herritarrek 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura dei dezakete.