Iraupena: 30'
Luzera: 1,9 km
Zailtasuna: Baxua
Hasiera: Lapari hondartza
Bukaera: harri lubeta
Geoparkeko flysch ezezagunenaren, hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko aukera eskainiko digu paseo honek. 100 milioi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrkarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola, Debako septariak.