Itziar

Debako hirigunetik 6 km ingurura, Andutz mendigune karstikoaren oinetan Itziar auzoa dago, Ama Birjinari eskainitako gune garrantzitsua. Bertan dago izen bereko santutegia ere. Tenpluaren buru Itziarko Ama Birjinaren irudi erromanikoa da (XII. mendekoa), euskal ikonografiako ederrenetakoa, itsasoko jendearen artean debozio handia pizten duena.

Itziarko Santutegiaren ondoan, bere emaztearen omenez egindako, Jorge Oteizaren Amatasuna eskultura dago. XX. mendeko eskultore handiak amatasunaren kontzeptua zabaltasun osoarekin irudikatzen du. Angulo ezberdinetatik begiratuta, amatasunaren hiru une bereiztuko ditugu. Hutsune existentzial bat da, eta ama balitz bezala, begiratzen duen eremu guztia babestu nahi du, Amalurra.

Itziar abiapuntu bikaina da inguruetan oinezko ibilbideak egiteko. Bertatik Lasturko bailara, Endoia, Mardari eta Arbiskoa auzoetara joan gaitezke; baita Andutz (613 m), Otarre (663 m), Agiro (739 m), Sesiarte (758 m) eta Erlo (1030 m) tontorretara ere.