Debako Santiago hondartza Euskal kostaldeko ezagunetakoa da. Historikoki tradizio handikoa, herrigunetik oso gertu dago.
400 metro luze eta 150 metro zabal ditu. Marea jaistean, Lapari hondartzarekin batzen da, eta hareatza zabala eskaintzen dute. Oso egokia da bainurako, eta bertan sortzen diren olatuen kalitatea ezin hobea da, maila guztietako surflarientzako modukoak.
Eremu natural ederrean dago. Deba ibaia ondoan itsasoratzen da, itsaslabar ikusgarriak eta mendixkak inguruan ditu, eta pasealeku ederrez inguratuta dago.
Lasturko kareharrizko bloke handiek hareatza babesten dute itsasoaren eragina murriztuz. Harri-lubetaren gainean, Willy Berasaluze artistak egindako corten altzairuzko Etxola 15 eskulturak bat egiten du itsasertzarekin eta inguruko paisaiarekin.
Ekosistema eta kostaldea egonkortzeko eta babesteko, duna artifizial bat sortu zuten 2013an. Dunek harea pilatzen dute, eta ekaitzek eragindako kalteak arintzen dituzte. Gainera, landaredia finkatzen laguntzen dute eta biodibertsitatea sustatzen dute.
Ezaugarriak eta zerbitzuak:
- Aparkalekua (urritik apirilera doan)
- Komunak, iturriak eta zakarrontziak
- Tabernak
- Web-kamera
- ISO 14000:1
Udaran (ekainaren 15etik irailaren 15era):
- Dutxak eta aldagela
- Sorosleak
- Sarbidea errazteko pasabideak
- Egokitutako bainurako aulkia
- Toldoak
Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen saila