Eskualdeko ezaugarri nagusia paisaian kostaldeko kolore urdinak eta barnealdeko mendietako berde biziak sortzen duten kontrastea da. Kostaldean hondartza, kala eta itsaslabar izugarriak daude, eta bisitariak mundu mailan interesgarrienen artean kokatzen diren egitura geologikoetara (flysch) gerturatu ahal izango dira proposatzen diren ibilbideen bitartez. Gainera, Debabarrena eskualdean interes historiko eta kultural handiko monumentu eta txoko ugari daude.
Debabarrena BTT zentroa (aldi baterako itxita)
Ondo seinaleztatutako hamabost ibilbide egiteko aukera eskaintzen du Debabarrena BTT Zentroak, Gipuzkoako eskualde honetako basoak, ibaiak, itsaslabarrak eta hondartzak ezagutzen ditugun bitartean. Zailtasun mailaren arabera sailkatuta daude ibilbideak. Gehienak zailak edo oso zailak dira eta kolore gorri eta beltzarekin seinaleztatuta daude, hurrenez hurren.
Hala ere, familiek eta ibilbide errazagoez (berdeak eta urdinak) gozatu nahi duten horiek, beren gustuko ibilbideak aurki ditzakete kostaldean eta harrera gunearen inguruetan. Azken hori Mintxeta Kirol Gunean dago hain zuzen, Elgoibarren. Bertan, bizikletak alokairuan eskaintzeaz gain, garbitzeko gunea eta dutxak, igerilekuak, askaldegia, atletismo pista eta gimnasioa daude, besteak beste.