25 lagunen artelanak jaso ditu 55. Kaleko margo sariketak

2024ko irailaren 17a25 lagunen artelanak jaso ditu 55. Kaleko margo sariketak

Eduardo Alsasua gasteiztarra izan da aurtengo edizioaren irabazlea, eta horrekin batera, beste 7 sari gehiago ere banatu ziren igandean. Artelan guztiak ikusgai eta salgai daude igandea bitarte Debako udaletxeko osoko bilkura aretoan.

Eguraldia lagun eta giro paregabean ospatu zen, joan den larunbatean, Debako 55. Kaleko margo sariketa. Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Arte Elkartearen laguntzarekin antolatuta, 25 lagunen artelanak jaso ditu aurtengo edizioak, guztiak aire librean eginikoak eta, bereziki kalitate handikoak.

Lehiaketaren baitan, guztira 8 sari banatu dira, horietatik 4, Cardenas Fundazioaren Sari Bereziak. Hala, Eduardo Alsasua gasteiztarra izan da 55. Edizio honetako irabazlea, ‘Estacion’ deituriko lanarekin. Artelan guztiak (saridunak eta sarituak izan ez direnak ere) ikusgai daude orain, igandea bitarte, Debako udaletxeko osoko bilkura aretoan, arratsaldeko 18:30etik 20:30era eta igandean, 12:00etatik 14:00etara. Interesa dutenek margolanak erosteko aukera ere izango dute bertan.

Hauek dira 55. Kaleko margo sariketaren 8 saridunak

● 1goa: Eduardo Alsasua (Gasteiz) | Estacion.

● 2.a: Jose Miguel Arranz (Erandio) | Ostolaza

● 3.a: Jokin Telleria (Beasain) | Duna

● Herriko saritu gabeko lehen klasifikatua: Jaime Zamakola | Estanque

Cardenas Fundazioaren Sari Bereziak:

●  4.a: Alipio Ruano (Castroudiales) | Plaza Vieja

● “María Esperanza Chávarri” akuarela saria: Carlos Espiga (Bilbo) | Espiga)

● “Marqués de Prado Ameno” sari berezia: Irati Uzkudun (Elgoibar) | Gure bankua

●  “Blanca Vilallonga” saria: Juan Carlos Lang (Bilbo) | Santiago

Zorionak guztiei!