Amagoia Arrieta debarra Pariseko Joko Paralinpikoetan izango da

2024ko uztailaren 5aAmagoia Arrieta debarra Pariseko Joko Paralinpikoetan izango da

Boccia modalitatean parte hartuko du eta Debako Udaletik zorterik onena opa diote udalerri osoaren izeneanBoccia modalitatean parte hartuko du eta Debako Udaletik zorterik onena opa diote udalerri osoaren izenean.

Amagoia Arrieta debarrak 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetan parte hartuko du boccia modalitatean. Aste honetan bertan jaso du albistea kirolari debarrak.

Hori dela eta, Debako Udalak babesa adierazi nahi izan dio Amagoia Arrieta kirolariari, "harro egoteko modukoa da herriko kirolari batek olinpiar jokoetan parte hartzea, zorterik onena opa dizugu korporazio osoaren eta Debako herriaren izenean", adierazi du Alazne Txurruka alkateak. "Zure parte-hartzea gertutik jarraituko dugu eta gure indar guztiak bidaliko dizkizugu, zurekin gaude!”, gaineratu du alkateak.

Ahaleginaren eta lanaren emaitza

Amagoiak Parisko jokoetan parte hartuko du abuztuaren amaieran. Bere lorpenei, esfortzuari eta egindako lanari esker lortu du kirolari debarrak joko paraolinpikoetarako pasea: seigarrena munduko rankingean, BC1 kategoriako emaitzak, urrea Rotterdameko Europako Txapelketan eta zilarra Zagrebeko Challengerrean.