Audre Lorderen poesia izango du hizpide gaztelaniazko irakurketa klubak, martxoaren 25ean

2025ko martxoaren 17aAudre Lorderen poesia izango du hizpide gaztelaniazko irakurketa klubak, martxoaren 25ean

Solasaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Ostolaza udal liburutegian eta Audre Lordek idatzitako El unicornio negro poesia liburua izango du ardatz.

Literatura, poesia eta pentsamendu kritikoa izango dira protagonista martxoaren 25ean Debako Ostolaza Udal Liburutegian. Ainhoa Aldazabalek gidatuko duen saioan, Audre Lorde poeta eta ekintzaile ospetsuaren El unicornio negro (The Black Unicorn) poema-liburua izango da hizpide. Lorde feminismo afroamerikarraren idazle nagusietako bat da, bere bizitza eskubide zibilen aldeko defentsan eta arrazakeriaren aurkako zein emakumearen zapalkuntzaren aurkako borrokan oinarritu duena. 

El unicornio negro

1978an argitaratua, El unicornio negro Lorderen lan adierazgarrienetako bat da. Gramatika eta genealogia propiotik abiatuta, 70eko hamarkadan Estatu Batuetan emakume afroamerikar eta lesbiana baten identitateen aniztasuna eta zapalkuntzak arakatzen dituen poema-liburua da.

Irakurketa 19:00etatik 20:30etara egingo da, eta literatura, poesia eta hausnarketa kritikoa interesatzen zaien pertsona guztientzat irekia izango da.

Debako Udalak herritarrak animatzen ditu ekitaldi kultural paregabe honetan parte hartzera, non poesiak hausnarketarako eta elkarrizketarako abiapuntu izango duen.