Badator CIMASUB Debara: urpeko irudien jaialdia

2024ko otsailaren 27aBadator CIMASUB Debara: urpeko irudien jaialdia

• Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 25. edizioak urpeko edertasuna esploratzeko eta ozeanoen sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko die debarrei. • Martxoan zehar Deban izango dira: itsaspeko proiekzioak, erakusketa eta gazteei zuzendutako hezkuntza jarduera.

Debako Udalak Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren (CIMASUB) 25. edizioa iragarri du, urtez urte ozeanoa eta natura maite dutenen irudimena bereganatu duen jaialdia. 2024an, CIMASUBek programazio anitza eskainiko die debarrei,  herritarrak itsas-kontserbazioaren garrantzi kritikoarekin emozionatu eta hezteko helburuarekin.

Jarduera programa

Zinema: ozeanoen eta bertako ekosistemen edertasuna eta ingurumen-degradazioari aurre egiteko beharra erakusten duten pelikula sorta bat proiektatuko da. Proiekzio hauek nazioarteko izen handiko itsaspeko argazkilari eta bideografoen lanerako leiho bat dira; izan ere, beren lenteen bidez, itsasoen esentzia bera transmititzen dute. Ikus-entzunezko bidaia hau zentzumenentzako gozamena izateaz gain, hausnarketarako eta ekintzarako aitzakia izatea ere bada nahia. Sarrera doakoa da.

·       Martxoaren 7, 14 eta 21a | 18:30 | Kultur Elkartea 

Argazki erakusketa: Esperientzia zinematografikotik haratago , Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan argazki erakusketa bat eskainiko da. Erakusketa honek helburu du bisitariak ozeanoaren sakonera eramatea, gizakiaren eta itsasoaren arteko harreman konplexu eta sarritan desafiatzailea arakatuz.

·       Martxoaren 7tik 24ra | Ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 11:00-13:30 eta 17:30-20:30

Urpeko Txikizikloa: Ingurumen hezkuntza eta kontzientzia gazteentzat; belaunaldi berrietan itsas kontserbazioaren hazia ereiteko ahaleginean, CIMASUBek Itsaspeko Txikizikloa antolatu du, Debako Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bira. Jarduera hau itsasoarekiko eta bertako izakiekiko estimazioa duten haurrak inspiratzeko diseinatuta dago, eta bertan ekosistema babestearen garrantzia azpimarratzen da.

·       Martxoak 11| 10:00 | Kultur Elkartea 

‘Etorkizun urdina’ 

‘Etorkizun urdina’ eraikitzen lelopean, CIMASUBek mundu zehatz baten ikuspegia erakusten du, eta bertan azaltzen du gizakiaren eta ozeanoen arteko harmonia posible dela hezkuntzarekin, estimazioarekin eta kontserbazioarekin konpromisoa izanez gero. Lelo horrek jaialdiaren misioa azaltzen du: aldaketaren katalizatzailea izatea, itsasoek aurrez aurre dituzten erronkak argituz eta itxaropenerako eta ekintza positiborako bidea eskainiz.

Jaialdia Real Sociedad Urpekoak antolatu du, Debako Udalaren, Real Sociedad Fundazioaren eta Mater Museoaren laguntzarekin. CIMASUB itsasoaren defendatzaileen eta publiko orokorraren arteko zubia da. 1975ean hasi zuen ibilbidea, eta ordutik foro garrantzitsu bihurtu da ozeanoen edertasuna eta hauskortasuna zabaltzeko, itsasoak errespetatzeko eta zaintzeko beharrari buruzko etengabeko elkarrizketa sustatuz.