Bertako txartelaren (TAO) tasa eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik, gaurtik martxoaren 20ra
2025ko otsailaren 14aBi kasuetan, helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean martxoaren 3an.
Gaurtik hasita, martxoaren 20a bitarte, biak barne, zabalik egongo da TAOko bertako txartelaren tasa eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Horri lotuta, urtarillaren 30a baino lehen helbideratutako ordainagiriak martxoaren 3ann kobratuko dira automatikoki bi kasuetan. Bestalde, helbideratu gabeko ordainagiriak etxeetara bidaliko dira otsailean zehar, eta entitate laguntzaileen bidez (bankuak, aurrezki-kutxak eta kreditu-kooperatibak) ordaindu beharko dira, ordainagiria aurkeztuta. Bi kasuetan, ordainagiria martxoaren 7a baino lehen etxean jaso ez bada, Debako Udaleko Zergabilketa Bulegoan, Portu kalea 1, behea, eskatu beharko da.
Borondatezko epean ordaintzeko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez erreklamatuko dira, eta horrekin batera epe exekutiboko errekarguak eta berandutze-interesak aplikatuko dira, baita hala badagokio prozeduraren ondoriozko kostuak ere.
Edozein kontsulta edo argibidetarako, herritarrak Udal Diru-bilketarekin harremanetan jar daitezke 943 60 80 39 telefono zenbakira deituz.