Cardenas Fundazioak eta Debako Udalak V. literatur lehiaketa antolatu dute
2019ko urtarrilaren 31aBosgarren urtez antolatu dute Udalak eta Cardenas Fundazioak Debako literatur lehiaketa. Aurtengo gaia San Roke ermita izango da, eta parte-hartzaileek 2019ko martxoaren 17a baino lehen entregatu beharko dituzte euren lanak turismo bulegoan.
Udalak V. literatur lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu. Cardenas Fundazioarekin elkarlanean bosgarrenez antolatu du sariketa, eta parte-hartzaileek 100 hitz baino gutxiagoko lanak aurkeztu beharko dituzte.
Hala nahi duen edonork har dezake parte lehiaketan, euskaraz zein gazteleraz, eta idatzien gaiak Debako San Roke ermitarekin zerikusia izan beharko du. Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango, eta turismo bulegoan entregatu beharko dira, paperean edo euskarri informatikoan, 2019ko martxoaren 17a (14:00) baino lehen.
Bi sari egongo dira hizkuntza bakoitzeko; 500 eta 200 eurokoak, hurrenez hurren. Kultura zinegotziak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta hauen erabakia apelaezina izango da.
Aurkezten diren lan guztiak Debako Udalaren eta Cardenas Fundazioaren eskuetan geratuko dira, baita hauen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere.
V. literatur lehiaketaren oinarriak
-
Hala nahi duen edonork har dezake parte.
-
Bi modalitate egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.
-
Gaia: Debako San Roke ermita. Idazlanek haren historiarekin, paisajearekin edota, zuzenean edo zeharka, harekin lotuta dagoen edozerekin zerikusia izango dute.
-
Lanek ez dute 100 hitz baino gehiago izango.
-
Bi sari egongo dira hizkuntza bakoitzeko: lehenengoa, 500 eurokoa; eta 2.a, 200eurokoa.
-
Lanak paperean edo digitalean aurkeztu ahal izango dira. Gutunazal handi baten kanpoko aldean pseudonimoa idatzi, eta barruan, idazlanaz gain, beste gutunazal bat sartu beharko da honako datuekin: izen-abizenak, helbidea, adina eta telefonoa; baita helbide elektronikoa ere, izanez gero.
-
Lanak turismo bulegoan aurkeztu beharko dira 2019ko martxoaren 17a (14:00ak) baino lehen.
-
Epaimahaia kultura zinegotziak aukeratutako pertsonek osatuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.
-
Lan guztiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira, Udalaren eta Cardenas Fundazioaren eskuetan. Gainera, lanen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere izango dituzte.
-
Lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Edozein kalte edo erreklamazio izanez gero, parte-hartzaileek izango dute ardura osoa; antolatzaile eta babesleek ez dute inolako erru edo erantzukizunik izango.
-
Lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.