Debako Udalak Cita-alzheimerrekin batera, ExerCita programaren hirugarren edizioa jarri du abian

2022ko azaroaren 25aDebako Udalak Cita-alzheimerrekin batera, ExerCita programaren hirugarren edizioa jarri du abian

Debako Udalak eta CITA-Alzheimer fundazioak ExerCita programa eskainiko diete herriko 60 urtetik gorakoei, osasun kognitiboa zaintzeko. Aurreko edizioetako parte-hartzaileen % 96k programaren balorazioa “ona” eta “oso ona” izan zela esan dute. Oraingorako azaroaren 30era arte eman daiteke izena.

ExerCita-Deba programaren aurreko edizioetan lortutako emaitzen arabera, eta kontuan izanda  online estimulazio kognitiboko eredu integral honek udalerrian izandako harrera onak, hirugarren edizioa martxan jarri da (2022-2023), 60 urtetik gorakoen beharrari erantzuten jarraitzeko, aktibo mantenduz eta horrela, narriadura kognitiboa prebenitzen lagunduz.  

Izena emateko, deitu 943 021 792 telefonora edo sartu CITA-alzheimer webgunean eta bete galdetegia (https://www.cita-alzheimer.org/eu/programa-exercita) azaroaren 30a baino lehen. 

Programa, alde batetik, Exercita liburuaren estimulazio kognitiboko ariketek osatzen dute eta, bestetik, Neuropsikologo batek emanda, hilabetean behin eta goizetan, estimulazio kognitiboko online talde saioek. 

Exercita liburua

Funtzio kognitiboak lantzeko zailtasun maila desberdinetan eskuragarri dauden ariketa liburuak dira.

Liburu bakoitza saio desberdinetan banatzen da, eta saio bakoitzak konplexutasun desberdineko bizpahiru ariketa ditu. Astean hiru saio egitea gomendatzen da, gutxi gorabehera 20 minutuko iraupenarekin. Liburuak eskuragarri daude gaztelaniaz eta euskaraz.

Neuropsikologiako taldetik, parte-hartzaile bakoitzari bere ezaugarrietara dagokion maila egokituko zaio, hizkuntza aukera askekoa izanik (gaztelania edo euskara).

Online talde-saioak

Online talde saioetan, arloko profesional batek funtzio kognitiboak, garunaren funtzionamendua eta egunerokotasunean hobetzeko estrategiak azalduko ditu. Online saioak bideo dei bitartez egiten dira, neuropsikologo batek emanda, hilabetean behin eta goizeetan.

Programaren helburu nagusiak dira:
•    Egunerokotasunean, ohitura kognitibo onak ezartzea.
•    Zahartze aktibo eta osasungarriaren aldeko osasun kognitiboko ohiturak ezartzearen garrantziari buruzko gizarte-kontzientzia areagotzen laguntzea.
•    Gaitasun kognitiboak indartzea eta zaintzea.
•    Gizarte-harremanak sustatzea.

Informazio gehiago exercita@cita-alzheimer.org helbide elektronikora idatzita edo 943 021 792 telefonora deituta.

Udalak Exercita programa bultzatzen du, herritarrentzako irisgarritasuna erraztuz, eta fundazioarekin elkarlanean aritzen da udalerrian programa gauzatzeko.