Pintaketa mehatxagarri, arrazista eta matxisten aurkako erakunde-adierazpena
2019ko irailaren 2aGaur, astelehena, irailaren 2a, arratsaldeko 18.00etan, Debako Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien bilkura egin da. Bertan, honako adierazpena onartu dute:
Irailaren 1ean, igandea, zenbait margoketa agertu ziren gure herriko hainbat txokotan. Pintaketa mehatxagarriak, arrazistak eta matxistak.
Honen guztiaren aurrean, Debako udalak honako hau adierazi nahi du:
-
Gogor gaitzesten dituela igandean Debako hainbat gunetan agertutako mehatxu eta mezu iraingarriak.
-
Elkartasuna adierazi nahi diela mehatxatuak eta irainduak izan diren kolektibo eta herritarrei.
-
Zuzenean mehatxatua izan den Gilen Garcíari, Debako alkateari, babes osoa adierazi nahi diola.
-
Deba herri anitza dela, bertako Udalak herritar guztien eskubideak babesten jarraituko duela eta horrelako mehatxuek ez dutela tokirik, ez Deban eta ez inon.
-
Debako Udalak jarraituko duela elkartasunean oinarrituta politikak egiten, uste dugulako herri justua dela gure herrira datozen migratzaileei bizitzeko baldintza duinak eskaintzen diena, eta jendarte justuagoa egiteko helburuz politika feministak sustatuko dituela.
-
Bat egiten duela herritarrek eta eragileek deituriko mobilizazioekin eta horietan parte hartzera dei egiten dugu.