Erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

2023ko azaroaren 17aErosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

Azaroaren 22an izango da, 18:30tan, Itziarko Burugorri eraikinean. Saioa euskaraz izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Debako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioakezagutzera emateko tailerra antolatu du, Azaroaren 22an, 18:30tan, Itziarko Burugorri eraikinean. Saioa euskaraz izango da. 

Denok erabiltzen dugu energia (argiterian, berokuntzan, sukaldean…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dira eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko da. Parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 17a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: 

·       Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus

·       Honako telefono zenbakira deitzea: 628-530-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)

·       Informazio osagarria: www.argitu.eus 

 Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, Jasangarritasun Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar. Honakoak dira 2023ko udazkenean zehar egingo diren prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak:

·       Nola egokituko etxeko kontsumo elektrikoa tarifa berrietara erotu gabe 

·       Energia berriztagarriak zure etxean…posible da!

·       Komunitate Energetikoak: zer dira eta nola funtzionatzen dute.

·       Jakin ezazu zein den berokuntza sistemarik egokiena zure etxebizitzarako (Berria) 

·       Energia Argitu kit kanpaina: kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan auto diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta, ondorioz, faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.

Energia Argitu da Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatuko duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.