Eskaintza zabala antolatu du Debako Gaztelekuak apirilerako, udaberriko Oporraldiko ekintzak barne
2025ko martxoaren 28aTailerrak, kirola, topaketak eta sormen-jarduerak Debako gazteek hilabete osoz gozatu dezaten, sukaldaritza, gaztekirola, paintball, ibilaldiak edo lasertag bezalako ekintzekin. Era berean, zabalik dago jada aurtengo Udaberriko Oporraldirako izen-ematea eta interesdunek Gaztelekuan bertan eman dezakete izena, apirilaren 6a bitarte.
Debako Gaztelekuak apirilerako egitarau oparoa prestatu du, sormena, ikaskuntza eta aisialdia sustatzeko asmoz. Hilabete osoan zehar, gazteek sukaldaritza tailerretan, kirol lehiaketetan, sormen jardueretan eta ekintza berezietan parte hartu ahal izango dute.
Ohi bezala, aste bakoitzak egitura tematiko bat izango du: astearteetan kirolari eskainiko zaio "Gaztekirola" saioekin, asteazkenetan sormen egunak izango dira "Eraikuntza" tailerrekin, eta ostegunetan sukaldaritza tailerrak egingo dira, non astero errezeta ezberdinak egingo diren.
Horrez gain, apirilean, ibilaldiak, DebaCup, Lasertag eta futbolin partidak antolatuko dira, guztiak udaberriko oporraldiko eskaintzaren baitan.
Udaberriko Oporraldia
Debako Gaztelekuak bere ohiko udaberriko oporraldia antolatu du beste behin, Aste Santuan ere, Debako gazteek aisialdi aukera anitz bezain zabala izan dezaten. Hala, apirilaren 15etik 26ra, besteak beste, Debacup futbol txapelketa, paintball, lasertag eta Zumaia-Zarautz ibilaldia nabarmentzen dira, azken hau 2010ean jaiotako gazteei zuzenduta. Halaber, 2011n jaiotako gazteek Lasturren egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute, eta oporraldia Gaztekiroleko topaketarekin amaituko da.
Izen-ematea apirilaren 6ra arte egongo da zabalik Gaztelekuan bertan. Plaza mugatuak dira, beraz, parte hartu nahi dutenek izena lehenbailehen ematea gomendatzen da. Gaztelekuak asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era mantenduko du bere ohiko ordutegia.
Jarduera nabarmenak:
Sukaldaritza tailerrak: Apirilaren 3 eta 10ean (ostegunak).
Kirol jarduerak (Gaztekirola): Apirilaren 1, 8 eta 29an (astearteak).
DebaCup: Apirilaren 15ean (asteartea).
Lasertag: Apirilaren 22an (asteartea).
Sormen tailerrak:
Eraikuntza (eraikuntza tailerra): Apirilaren 9 eta 30an (asteazkenak).
Fimo dekorazioa: Apirilaren 11an (ostirala).
Murala paretean: Apirilaren 4an (ostirala).
Ibiltariak:
Lastur ibiltaria : Apirilaren 24 eta 25ean (osteguna eta ostirala).
Zumaia- Zarautz ibiltaria: Apirilaren 23an (asteazkena).
Topaketak
Gaztekirol topaketa Bergaran: Apirilaren 5ean (larunbata)
Gaztekirol topaketa Oñatin: Apirilaren 26an (larunbata)
Ekitaldi bereziak:
Prozesu bilera: Apirilaren 2an (asteazkena).
Paintbal: Apirilaren 14an (astelehena).
Futbolina: Apirilaren 19 eta 20an (larunbata eta igandea)
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan 943 192 762 telefonoaren bidez edo idatzi debakogaztelekua2@gmail.com helbidera.