Goazen! telesailaren denboraldi berriko lehen atalaren aurrestreinaldia Deban

2024ko azaroaren 12aGoazen! telesailaren denboraldi berriko lehen atalaren aurrestreinaldia Deban

Azaroaren 17an, arratsaldeko 17:30etan, Debako Aldats pilotalekuan aurrestreinatuko da Goazen! telesailaren 11. denboraldiko lehen atala, eta sarrera doakoa izango da.

Azaroaren 17an, arratsaldeko 17:30etan, Goazen! telesail arrakastatsuaren 11. denboraldiko lehen atala aurrestreinatuko da Debako Aldats pilotalekuan, eta bertaratzeko sarrera doakoa izango da. Ekitaldia aukera ezin hobea da telesailaren jarraitzaileentzat Basakabiko abentura berriak primizian ikusteko.

Deba UEMAko kidea denez, eta UEMA eta EiTBk egindako hitzarmenari esker, aurrestreinaldia Deban emango da. 

Denboraldi berria ofizialki azaroaren 22an hasiko da ETB1en, baina aurretik, Deban egingo den emanaldi berezian, ikusleek musika eta emozioz beteriko istorio berriak aurrerapen gisa gozatu ahal izango dituzte.

Goazen! telesaila erreferente bihurtu da euskal gazteen eta familien artean, eta denboraldi berriak euskal kulturaren eta hizkuntzaren transmisioan duen garrantzia azpimarratuko du.

Ez galdu Goazen!-en abentura berriak lehen aldiz ikusteko aukera!