ISPIRIT taldeak gospel eta soul soinuak ekarriko ditu Debara
2024ko abenduaren 3aAbenduaren 14an, arratsaldeko 20:00etan, taldeak "Let It Be" izeneko emanaldia aurkeztuko du Debako Santa Maria Elizan, bertako zein nazioarteko musika piezak uztartuz.
Abenduaren 14an, arratsaldeko 20:00etan, Debako Santa Maria elizan "Let It Be" kontzertua eskainiko du ISPIRIT taldeak. Lidia Insausti, Lide Hernando eta Noa Egiguren abeslariek osatutako talde honek, gospel eta soul estiloetan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du.
Kontzertuan, nazioarteko eta bertako kantu ezagunak interpretatuko dituzte, hala nola Rivers of Babylon, Bridge Over Troubled Water, Didn’t It Rain eta A Whiter Shade of Pale, gospel eta soul erritmoak uztartuz.
Sarrera doakoa izango da.