Muturreko fenomeno metereologikoei aurre egiteko gomendioak

2024ko abenduaren 5aMuturreko fenomeno metereologikoei aurre egiteko gomendioak

Datozen egunotarako abisu hori eta laranjak ezarri dira, egun bereziki euritsu eta haizetsuak izango direlako eta horren harira, prebentzio gomendioak helarazi ditu Eusko Jaurlaritzak.

Datozen egunotarako oso eguraldi txarra dago iragarrita Euskal Herrian eta horrek abisu hori eta laranjak piztu ditu Gipuzkoan, bereziki kostaldeko herrialdeetan, haize boladetan eta euriteetan. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, honako aholku hauek eman ditu, horiek eragin ditzaketen ondorio negatiboak saihestu edo ahalik eta gehien murrizteko:

Prebentzio-neurriak

Ez bainatu.
Errespetatu arriskutsuak izan daitezkeen eremuetara sartzea debekatzen duten  seinaleak, eta ez sartu horietara. 
Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (haitz, kai-mutur, moila…).
Ez hurbildu itsas pasealeku, kai-mutur edo itsas labarretara.
Uraren indar handiak  eraman egin zaitzake. 
Gogoratu zure bizitza bideo edo argazki bat baino garrantzitsuagoa dela.
Ez joan ibilgailuz kostako errepideetan. 
Urpekaritza egitekoa bazinen, utzi beste baterako. 
Saiatu ontzirik ez erabiltzen, eta begiratu zurea ondo amarratuta dagoen.
Ez egin uretako kirolik, ezta inondik ere. 

Larrialdietan hartu beharreko neurriak

Itsasora erortzen bazara, urrundu olatuak lehertzen diren lekutik, laguntza eskatu eta  itxoin erreskatatu arte. 
Olatuek eramaten bazaituzte, lasai egon, eta ez egin igeri korrontearen kontra;  kostako korronteek indarra galtzen dute tarte batzuetan.

Edozein kasutan, larrialdi egoera batean deitu 112 zenbakira.