Ostolaza liburutegiko irakurketa klubak Nerea Loiolaren Zebrak eta bideak lana aztertuko du otsailaren 26an

2025ko otsailaren 12aOstolaza liburutegiko irakurketa klubak Nerea Loiolaren Zebrak eta bideak lana aztertuko du otsailaren 26an

Saioa Asier Serranok dinamizatuko du eta parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da liburutegian, 943 19 25 60 telefonora deituz edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Debako Ostolaza udal liburutegiak irakurketa klubaren saio berri batean parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, otsailaren 26an, 19:00etatik 20:30era.

Oraingoan, Nerea Loiolaren (Erein, 2024) Zebrak eta bideak liburuaren inguruan eztabaidatuko dute, Asier Serranok dinamizatutako saio batean. Eleberri hau sei ipuinez osatuta dago, eta ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarriitako bidegurutzetan. 

Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da liburutegian, 943 19 25 60 telefonora deituz edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.